Mundua -

Siria eta Irakeko gatazkak

Terrorismoagatik alerta egoera areagotu du Erresuma Batuak

David Cameronek esan du James Foley kazetari estatubatuarra ustez yihadista britainiar batek hil zuela eta horrek argi uzten duela arazoa ez dagoela hemendik milaka kilometrora, gertu baizik.

Terrorismoagatik alerta egoera areagotu du Erresuma Batuak. Artxiboko irudiak
Terrorismoagatik alerta egoera areagotu du Erresuma Batuak
Terrorismoagatik alerta egoera areagotu du Erresuma Batuak. Artxiboko irudiak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Theresa May Barne ministro britaniarrak ostiral honetan azaldu du Erresuma Batuak areagotu egin duela terrorismoagatik alerta egoera, izan ere, Siria eta Irakeko gatazken bilakaera ikusirik, funtsezko alerta edo alerta "substantziala" izatetik, alerta "zorrotza" izatera pasa dira.

Alerta maila berri hau bosteko eskala batean laugarren graduan egongo litzake, eta eraso terrorista bat izateko "aukera handiak" daudela esan nahi du. Dena dela, Mayk azpimarratu duenez, oraingoz behintzat ez dute berehalako eraso bat gongo dela baieztatzeko inongo informaziorik.

"Siria eta Iraken gertatzen ari diren gertakizunen ondorioz areagotu da maila hori, talde terroristak Mendebaldeari eraso egiteko asmotan dabiltzalako", zehaztu du Mayk. Haren aburuz segurtasunari loturiko adituek neurriak hartzeko balioko du, bai sektore publikoan baita pribatuan ere.

David Cameronen adierazpenak

Bestalde, David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak esan du muturreko taldeetan sartzeko asmotan dabiltzanei pasaportea kentzeko, Gobernua erreforma legal bat prestatzen ari dela.

"Orain arte sekula izan dugun mehatxu handiena da Estatu islamiarrarena", nabarmendu du Cameronek, eta astelehean Parlamentuan lege berri honen nondik norakoak azalduko dituela esan du.

Gobernu britaniarraren buruak esan du James Foley kazetari estatubatuarra ustez yihadista britainiar batek hil duela eta horrek argi utzi duela arazoa ez dagoela hemendik milaka kilometrotara, gertu baizik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken berriak Siriako gudaren albisteak Erresuma Batua argazkiak David Cameron argazkiak Gaurko titularrak Albisteak Siria albisteak gaur Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Zer gertatzen ari da Iraken?