Itxi

2014/08/31

21:39

Mundua

Gatazka

Putinek estatu ereduari buruzko eztabaida abiatzea eskatu dio Kievi

Erredakzioa

Errusiako presidentearentzat ezinbesteko baldintza da hori Ukraina ekialdeko gatazka konpontzeko.

  • Vladimir Putin Errusiako presidentea. Argazkia: EiTB

    Vladimir Putin Errusiako presidentea. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Errusiazaleen interesak bermatuko dituen estatu ereduari buruzko eztabaida abiatzeko eskatu dio Vladimir Putin Errusiako presidenteak Ukrainako Gobernuari. Errusiako presidentearentzat ezinbesteko baldintza da hori Ukraina ekialdeko gatazka konpontzeko.

"Berehala negoziazioak hasi behar ditugu, ez gai teknikoen inguruan hitz egiteko, Ukraina hego-ekialdeko antolakuntza politikoari eta estatu ereduari buruz jarduteko baizik", esan du Putinek telebista publikoari egindako adierazpenetan. Negoziazio horien helburua "zalantzarik gabe, bertan bizidiren herritarren legezko eskubideak errespetatzea da".

Minsken (Bielorrusia) berriki egin den goi-bileran, egungo krisia konpontzeko bide baketsuak erabiltzea eta negoziazioak irekitzea adostu zuten Putinek eta Poroxenko Ukrainako presidentea. "Ukraina hego-ekialdeko herri eta hirien kontrako erasoek jarraitzen duten bitartean errebeldeak negoziazioen zain egongo direla ez dutela erreakzionatuko uste badute, oker daude", adierazi du Putinek.

Ukrainako krisia noiz amaituko den iragartzea ezinezkoa dela onartu du eta konponbidea hein batean buruzagi ukrainarren "borondate politikoa"ren pean dagoela azpimarratu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;