Mundua -
Europako Batzordea
Juncker etzi bilduko da Cañeterekin, kargu berriaz erabaki aurretik
Europako Batzordeko hurrengo presidenteak komisario kargurako duen gaitasunaz erabakiko du ondoren.
Erredakzioa
Jean-Claude Juncker, Europako Batzordeko presidente izendatuko dutena, Miguel Arias Cañete PPren eurodiputatu eta Nekazaritza ministro ohiarekin bilduko da ostegunean, komisario izateko hautagaiaz erabaki bat hartu aurretik, Europako Batzordeko iturriek jakitera eman dutenez.
Juncker gaur hasi da komisario izateko hautagaiekin biltzen. Federica Mogherini italiarrarekin, aldiz, larunbatean bildu zen, Atzerri Gaietarako Goi Ordezkari izendatu aurretik.
Batzordetik azaldu duenez, elkarrizketa hauen helburua hautagaiek komisario izateko duten gaitasuna aztertzea izango da. Hautagaiekin biltzerakoan, Juncker Europako Itunak dioenean oinarrituko da erabakia hartzeko: “Batzordeko kideak lehiakortasun orokorra eta Europarekiko konpromisoa aintzat hartuta aukeratuko dira, erabateko independentzia bermatzen duten pertsonen artean”.