Mundua -

Europar Batasuna

Ostiral honetan sartuko dira indarrean Errusiaren aurkako zigorrak

Enpresek Errusiako bost bankurik handienei maileguak ematea debekatuko du Europar Batasunak. Halaber, Defentsako hiru konpainia nagusi finantzatzea galaraziko du.

Errusiako soldatuak. Artxiboko irudia. EFE
Errusiako soldatuak. Artxiboko irudia. EFE
Errusiako soldatuak. Artxiboko irudia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral honetatik aurrera, Europar Batasunak Errusiaren aurkako zigor berriak ezarriko ditu, Errusiak Ukrainako krisian izan duen inplikazioagatik. Halere, hilabetea amaitu baino lehen berraztertuko ditu neurriok; su-etenaren eta bake planaren bilakaeraren arabera, baliogabetzea edota aldatzea beharrezkoa den erabakitzeko.

“Astelehenetan hartutako neurriak irailaren 12an sartuko dira indarrean”, azaldu du Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidenteak ohar batean.

“Hilabetea amaitu baino lehen, azterketa zehatz bat gauzatuko dugu bake planaren inguruan” Ukrainan, Gobernuko tropen eta errusiazaleen artean, Kieven ustez, Moskuren laguntza militar zuzena dutelako, nabarmendu du.

Debeku berriak

Europar Batasunak enpresek Errusiako bost bankurik handienei maileguak ematea debekatuko du. Halaber, defentsako eta energiako hiru konpainia nagusi finantzatzea galaraziko du, Errusiaren aurkako zigor sorta berriaren baitan.

Horrez gain, EBk bonu, akzio edota finantza-tresnekin salerosketak egitea debekatuko du, 30 eguneko pasatzen dituzten kasuetan, Europako kapitaletarako merkatuetan finantzaketarako sarbidea are eta gehiago murrizten duela uste izanda.

AEBek ere zigor berriak iragarriko dituzte

Bestalde, Barack Obama AEBetako presidenteak iragarri du Gobernuak ostiral honetan zigor berriak inposatuko dizkiela Errusiako finantza, energia eta defentsa sektoreei, estatuak Ukrainan izan dituen akzio “ezegonkortzaileengatik”.

“Gaur, Europar Batasunarekin bat egiten dugu geure zigorrak gogortu egingo ditugula iragarrita, Ukrainan legez kanpoko jarduerei erantzunez”, adierazi du Obamak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da munduan gaur? Batasun europarra Ukraina Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Errusia berriak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa