Mundua -

Indarkeria nagusi

Estatu Islamikoak John Cantlie kazetariaren bideo bat erakutsi du

Britainia Handiko komunikabide garrantzitsuentzat lan egin duen kazetariak Gobernuagandik “abandonatuta” sentitzen dela esan du, eta haren bizitza “Estatu Islamikoaren” esku dagoela gaineratu du.

John Cantlie Britainia Handiko kazetaria. EiTB
John Cantlie Britainia Handiko kazetaria. EiTB
Estatu Islamikoak John Cantlie kazetariaren bideo bat erakutsi du

1:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Islamikoak John Cantlie Sirian bahitutako kazetari britainiarraren bideo bat zabaldu du ostegun honetan, jihadisten foroetan. Cantliek AEBetako eta Britainia Handiko Gobernuak kritikatu ditu, herritarrak aske uztea ez negoziatzeagatik. Halaber, horiek “abandonatuta” daudela nabarmendu du.

Itxura lasaiaz eta jantzi laranja batez, Cantliek esan du Europako Gobernu batzuek negoziatu dutela Estatu Islamikoarekin bahitutako herritarren askapena.

Britainia Handiko komunikabide garrantzitsuentzat lan egin duen kazetariak Gobernuagandik “abandonatuta” sentitzen dela esan du, eta haren bizitza “Estatu Islamikoaren” esku dagoela gaineratu du.

"Lend me your ears" (Arreta jarri ezazu) izenburupean, bideoan kazetaria mahai baten parean azaltzen da, eta hondo beltz batekin.

2012an iritsi zen Siriara

Aurkeztu ostean, Cantliek esan du Siriara 2012ko azaroaren iritsi zela, eta bertan Estatu Islamikoak behitu zuela azaldu du.

Cantliek “saio” jakin batzuk iragarri ditu, jendeari “egia” erakusteko, “mendebaldeko komunikabideak Estatu Islamikoarekin aurkako gerraren amildegia herrira gerturatzen saiatzen ari diren bitartean”.

“Afganistanen eta Iraken zorigaiztoko bi gerra izan ondoren, geure Gobernuak zergatik nahi du irabazi ezin den beste gatazka batean sartu?”, galdegin du.

"Behin eta berriz errepikatzen den historia"

Cantlieren hitzetan, “historia behin eta berriz errrepikatzen dela dirudi”. “Gauzak aldatzeko denbora badago, baina zuek, herritarrok, jarduten baduzue soilik”, gaineratu du.

“Bat egin ezazue neurekin hurrengo saioetan, eta harritu egingo zarete ikasiko dituzuen gauza guztiekin”, esan du, bideoaren azken uneetan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Gerra Siria Estatu Islamikoa Jihadismoa albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Kazetaritza Siria gaur Erresuma Batua albisteak Bahiketak bideoak