Mundua -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Calhoun: 'Eskoziako independentzia ez litzateke hondamendia izango'

Londresko Ekonomia eta Politika Zientzien Eskolako zuzentzen du, Europa eta mundu mailan Gizarte Zientzietako unibertsitate onenetakoa bat.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Eriz Lotina | eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Eskoziaren independentzia ez litzateke Europar Batasunarentzat hondamendia izango", esan du Craig Calhoun Londresko Ekonomia eta Politika Zientzien Eskolako zuzendariak.

"Baiezkoak zein ezezkoak irabazi, Europan aldaketak izango dira, baina ez da ezinbestean hondamendirik gertatuko", azaldu du Calhounek Radio Euskadin, "Ganbara" irratsaioan egin dioten elkarrizketan. "Era berean, baiezkoak erreferenduma galduz gero, ez litzateke Eskoziarentzat hondamendia izango; izan ere, eskumen gehiago lortuko ditu", erantsi du.

Hala ere, "Europako buruzagiak kezkatuta" daudela uste du Calhounek, "antzeko independentzia eskaera gehiago etorri daitezkeelako".

"Nazio berri bakoitzak EBn sartzea eskatuko luke, eta erabakiak hartzeko prozeduran aldaketak egin beharko lirateke, eta kasu batzuetan, Espainian edo Erresuma Batuan esaterako, estatuetako egiturak aldatzeko eskaerak indartsuak izango lirateke. Gobernuak eta buruzagiak larritzen ditu horrek", azpimarratu du.

"Aldea Espainiaren eta Erresuma Batuaren artekoa da"

Bestalde, Eskozia, Katalunia eta Euskadiren arteko desberdintasunak aztertu ditu London School of Economics eskolako zuzendariak: "Aldea ez da Eskoziaren eta Euskadiren artekoa, Erresuma Batuaren eta Espainiaren artekoa baizik. Egitura politikoekin eta konstituzionalekin zerikusia du. Erreferenduma ahalbidetu duten aurrekariak sortu dituzte Erresuma Batuan".

Europako erakundeek estatu berrien integrazioaren aurrean izan beharko luketen jarrera azaldu du Calhomek: "Independentzia gertatu eta nazio-estatu berriak osatzen diren tokietan, Europak aintzat hartu beharko lituzke, bidezkoa da. Katalunian eta Euskadin gauza bera gertatzeko beldurra duelako Espainiak Eskozia ez onartzea hanka-sartzea izango litzateke".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eskoziako independentzia erreferenduma