Mundua -

Xinjiang

Txinak biziarteko zigorra ezarri dio Ilham Tohti intelektualari

Justizia txinatarrak ebatzi du Tohti zortzi kidek osatutako talde separatista baten buruzagia dela, eta ondasun guztiak konfiskatu dizkiote.

Ilham Ekonomian katedraduna da Pekingo unibertsitate ospetsuenetako batean. Irudia: Wikipedia
Ilham Ekonomian katedraduna da Pekingo unibertsitate ospetsuenetako batean. Irudia: Wikipedia
Ilham Ekonomian katedraduna da Pekingo unibertsitate ospetsuenetako batean. Irudia: Wikipedia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txinako Auzitegi batek biziarteko kartzela-zigorra ezarri dio Ilham Tohti intelektual uigurrari, "separatismo" delitua leporatuta, Liu Xiaoyuan bere abokatuak  baieztatu duenez.

Ilham (46 urte) ekintzaile uigur ezagunena da Txinan, eta Xinjiang eskualdean Gobernu komunista gehien kritikatu duenetako bat da, betiere modu baketsuan. Xinjiangen bizi da uigur etnia, eta azken urteetan liskarrak areagotu egin dira.

Urumqiko (Xinjiango hiriburua) Auzitegiak ebatzi du Tohti zortzi kidek osatutako talde separatista baten buruzagia dela, eta ondasun guztiak konfiskatu dizkiote.

Ilham Ekonomian katedraduna da Pekingo unibertsitate ospetsuenetako batean; zigorra gaitzetsi eta erruduna dela esan du berriro.

Abokatuaren esanetan, alabaina, aukera gutxi dago epaia aldatzeko edo zigorra murriztu ahal izateko.

"Txinako legearen arabera, badago hori murrizterik, baina, horren kasuan, aukera gutxi daukagu", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Txina gaur