Mundua -
Japonia
Ontake sumendiaren erupzioan desagertutako 45 lagunen bila ari dira
Ontake mendian lau txangozale hil direla baieztatu dute agintari janponiarrek, momentura arte.
Japoniako agintariak 45 mendizaleren bila ari dira Ontake mendian. Erupzioan sartu ondoren desagertu dira mendizaleak. Lau txangozale ere hil dira gertaeran eta 31 lagun egoera larrian daude.
Japoniako bigarren sumendi altuena da Ontake eta Nagoya hiritik 100 kilometroa dago. Larunbatean hasi zen kea eta errautsa botatzen eta ordutik erupzioak behin eta berriz izan dira, Japoniako Meteorologia Agentziak jakitera eman duenez.
Erupzioa gertatu zenean ehunka lagun ari ziren txangoak egiten mendian. Agintariek 240 lagun ebakuatu ahal izan zituzten. Hala ere, 45 lagun desagertuta daude. Agintariek uste dute aterpetxeetan egon litezkeela.
Mendiaren tontorrean emakume baten hilotza aurkitu zuten larrialdi zerbitzuek eta 50 lagun ugari zaurituta. Bihotz eta arnas gelditzean zeuden 31 lagun eta egoera larrian eraman zituzten erietxera.
Erreskate lanak bertan behera utzi dituzte eta astelehen goizean hasiko dira berriz ere bilaketa lanetan.