Mundua -

''Jihadismoa''

Desagertutako nerabe ingeles bat Siriara joan den susmoa dute

"Badirudi erradikalizatu egin dela, zenbait zantzuen arabera, baina orain gure lehentasuna topatzea da, Siriako muga igaro baino lehen", esan du Polizia britainiarrak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astebete desagertuta daraman 15 urteko neska britainiar bat Siriara joan den susmoa du Poliziak; zenbait zantzuren arabera, islamismoan erradikalizatu eta gero, esan du Poliziak.

Nerabeak -izena ez dute ezagutarazi- etxetik alde egin zuen aurreko astean, Bristolen bizi den etxebizitzatik -Ingalaterrako mendebaldean- eta segurtasun indarrek ebatzi dutenez, Turkiara joan da, baina ustez Siriara joateko asmoarekin.

Louisa Rolfe Avon eta Somerseteko Polizia etxeko komisarioaren laguntzaileak esan du, zantzu guztien arabera, Siriara joateko asmoa duela.

"Gurasoek desagertu zela jakinarazi zutenetik, lan handia egin dugu topatzeko, etxetik alde egin zuenetik, Istanbulera heldu zen arte. Familia laguntzen ari gara, eta non dagoen jakin nahi dugu, eta etortzeko deia egiten diogu", esan du Rolfek.

"Badirudi erradikalizatu egin dela, zenbait zantzuen arabera, baina orain gure lehentasuna topatzea da, Siriako muga igaro baino lehen", esan du Polizia britainiarrak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mundua berriak Gerra Siria Erresuma Batua Jihadismoa Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Siria gaur Umeak albisteak gaur