Mundua -
Gobernu berria
Charles Michel izendatu dute Belgikako lehen ministro
Gobernuko koalizio berria zentro-eskuineko lau alderdik osatzen dute, hiru flamenkok eta frankofono batek. Karguen zin egitea goizean egin dute Errege Jauregian.
Erredakzioa
Belgikako Felipe erregeak Charles Michel liberal frankofonoa izendatu du Belgikako lehen ministro. Erregeak Elio Di Rupo orain arteko lehen ministroaren dimisioa onartu du eta MR alderdiko ordezkaria izendatu du kargurako, Errege Etxeak jakitera eman duenez.
Gobernuko koalizio berria zentro-eskuineko lau alderdik osatzen dute, hiru flamenkok eta frankofono batek. Karguen zin egitea goizean egin dute Errege Jauregian. Hauteskundeak maiatzaren 25ean izan ziren, eta azken hilabeteetan Gobernu berria osatzeko negoziazioak egin dituzte.
Goizeko lehen orduan agertu da Michel Felipe erregearen aurrean eta Gobernu berriaren osaketa zein den eman dio ezagutzera. Gobernu berrian ez da Alderdi Sozialista frankofonoa izango. Erregeak oniritzia eman dio, eta gutxira hasi da ekitaldia.
Gobernu berriak hiru lehen ministroorde ditu: Kris Peeters, Jan Jambos eta Alexandre de Croo. Gaur arratsaldean egingo dute lehen gobernu bilera.