Mundua -

Hauteskundeak Bolivian

Evo Morales da hauteskundeak irabazteko faborito nagusia

Sei milioi boliviar baino gehiagok parte hartu ahal izango dute Bolivian gaur egingo dituzten hauteskunde presidentzialetan. Evo Morales aurretik doa inkestetan.

Evo Morales hauteskunde kanpainan. Argazkia: EFE
Evo Morales EFE
Evo Morales, Boliviako hauteskundeetako faboritoa

1:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei milioi boliviar baino gehiagok zeuden bozka ematera deituta Bolivian igande honetan egin diren hauteskunde presidentzialetan. Sorpresarik ezean, Evo Morales egungo presidenteak irabaziko ditu hauteskundeak eta hirugarren legealdiari aurre egingo dio.

Gaurko bozketan 130 diputatu, 36 senatari eta nazioz gaindiko erakundeen ordezkariak aukeratu behar zituzten boliviarrek.

Egungo presidentea aurretik doa galdeketa guztietan eta bere zuzeneko aurkariari, UD alderdiko Samuel Doria Medinari, 40 puntuko aldea ateratzen dio. PDCko Jorge Quiroga, MSMko Juan del Granado eta PVBko Fernando Vargas atzetik doaz galdeketetan.

Evo Morales Boliviako presidenteak Cochabamba hirian eman du bozka, pirata informatiko batek hil egin dela iragarri eta ordu gutxira. Irteeran, boto ematera deitu ditu boliviarrak: "Bolivia herrialde demokratikoa da eta, hori dela eta, guztiek parte hartu behar dute hauteskunde hauetan".

Samuel Dori Medina UD alderdiko hautagaiak La Paz hiriburuan eman du botoa, eta inteligentziako funtzionarioak botoa nola ematen zuen gertutik jarraitzen izan direla salatu du. Gainera, Boliviaren etorkizunean pentsatuta botoa emateko eskatu die hiritarrei.

Doria Medinak asteazkenean itxi zuen hauteskunde kanpaina eta Moralesi "egurra" ematea aurreikusi zuen. Boliviar gutxik emango diote, ordea, erabat banatuta dagoen oposizioari herrialdea zuzentzeko aukera.

Hala ere, Evo Moralesek aurre egin beharko dion legealdi berria ez da batere erraza izango. Azken legealdia izango du, Konstituzioak presidentearen bigarren berrautapenik onartzen, eta presidenteak boterean iraun ahal izateko aldaketak egiteari uko egin dio.

Amerikako Estatuen Erakundearen behatzaileek jarraituko dute bozketa. Alvaro Colom Guatemalako presidente ohiak eta Amerikako Estatuen Erakundeko behatzaileen buruak baieztatu duenez, hauteskunde egun honetan normaltasuna da nagusi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea