Mundua -

Europako Futbol Txapelketa

Albania Handiko banderak liskarrak eragin ditu Serbia-Albania partidan

Albania Handiko bandera bat zintzilik zeraman drone batek futbol-zelaia zeharkatu zuen airean, eta serbiarren haserrea eragin zuen. Azkenean, partida bertan behera utzi behar izan zuten.

Serbiaren eta Albaniaren arteko futbol partida bertan behera utzi zuten. Argazkia: EFE
Serbiaren eta Albaniaren arteko futbol partida bertan behera utzi zuten. Argazkia: EFE
'Albania Handiko' bandera batek Serbia-Albania partida geldiarazi du

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2016ko Europako Futbol Txapelketarako sailkatze partidak jokatu ziren atzo. Serbia-Albania partida, baina, bertan behera utzi behar izan zuen Martin Atkinson epaile britainiarrak lehen zatiko 41. minutuan. Izan ere, partida jokoan zela, futbol-zelaian drone batetik eskegita agertu zen Albania Handiko bandera batek sutan jarri zituen 25.000 ikusle serbiarrak, eta liskarrak eragin zituen.

Albania Handiko bandera Belgradeko futbol-zelaian batera eta bestera ibili zen airean hainbat minutuz, zaleen haserrea piztuz. Azkenean, Stefan Mitrovic jokalari serbiarrak bandera harrapatu zuen, eta horrek jokalari albaniarren haserrea eta bi taldeetako jokalarien arteko liskarra eragin zuen. Harmailetan ere berotu egin zen giroa, eta jarraitzaileak bandera serbiarrak astintzen hasi ziren.

Hasiera batean, epaileak partida minutu batzuez etetea erabaki zuen, baina azkenean bertan behera utzi behar izan zuen. Markagailuan golik gabeko berdinketa zegoen une horretan.

UEFAk arrisku handiko partidatzat jo zuen atzokoa, bi herrialdeetako jarraitzaileen arteko ezinikusia eta bi herrialdeen arteko gatazka politikoa tarteko. Hala, jarraitzaileen arteko liskarrak saihesteko, albaniarrei futbol-zelaian sartzea eragotzi zieten. Antzina Serbiako probintzia izan zen Kosovok (gehiengo albaniarra du) independentzia aldarrikatu zuen 2008an, baina Serbiak ez du horren independentzia onartzen. Gainera, Albaniako taldean jokatzen ari ziren jokalarietako asko Kosovon jaiotakoak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola azken ordukoa Gaurko azken minutuko albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Serbia gaur