Mundua -

Gertakaria Ottawan

Kanadako Parlamentuari eraso egin diote eta bi lagun hil dira

Lagun batek soldadu bati tiro egin dio. Poliziak erasotzailea larri zauritu du Parlamentu barruan eta gutxi geroago hil da. Era berean, Gerraren omenezko monumentua zaintzen ari zen soldadua hil da.

Ottawan izandako tiroketak Parlamentua ixtera behartu du

1:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona hil dira gaur, Ottawan (Kanada). Identifikatu gabeko lagun batek soldadu bati tiro egin dio eta Kanadako Parlamentuan sartu da. Poliziak erasotzailea larri zauritu du Ganbera barruan eta gutxi geroago hil egin da. Era berean, monumentu bat zaintzen ari zen soldadua hil da.

Errifle bat zeraman gizon batek tiro egin du Kanadako Parlamentuaren barruan eta inguruan, Ottawan, eta soldadu bat hil du, Poliziak tiroz hil aurretik.

Stephen Harper Kanadako lehen ministroa eraikinaren barruan zegoen, baina onik dago, eta segurtasun talde berezi batek atera du bertatik.

Chateau Laurier luxuzko hotelean ere entzun dituzte tiroak, Parlamentuaren ondoan.

Gerraren omenezko Monumentua

Hildako soldadua, berriz, Gerraren omenezko Monumentuaren ondoan zegoen, Parlamentutik metro batzuetara, tiroa jaso duenean. Anbulantzian eraman dute berehala ospitalera, baina ezin izan dute suspertu.

Diputatu kanadarrek azaldu dutenez, soldaduari eraso egin ostean, tiratzailea Parlamentuaren eraikinean sartu eta tiroka hasi da.

Tony Clement ministroak esan du gutxienez 30 tiro egin dituela, Poliziak tiroz bota aurretik.

Kanadarra, baina islamera aldatuta

Michael Zehaf-Bibeau tiroketaren susmagarria ikertzen ari da Kanadako Polizia, Reuters albiste-agentziak jakitera eman duenez.

Bestalde, tiroketaren egilea islamera bihurtutako kanadar bat izango litzateke, AEBetako bi funtzionariok jakinarazi dutenez. Konkretuki, susmagarria Quebecekoa izango litzateke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea