Mundua -
Europako goi-bilera
Zipreko presidentea ospitaleratu dute, sudurreko hemorragia batengatik
Nicos Anastasiades Bruselara joana zen gaur-biharretan Europar Batasuneko gobernuburuek eta estatuburuek egingo duten bileran parte hartzera.
Erredakzioa
Nicos Anastasiades Zipreko presidentea ospitaleratu dute, sudurreko hemorragia "oso gogorrak" jasan ondoren, Zipreko Gobernuaren iturriek jakinarazi dutenez.
Zipreko buruzagia Bruselara joana zen gaur-biharretan Europar Batasuneko gobernuburuek eta estatuburuek egingo duten bileran parte hartzera.
Hala ere, behaketan egon beharko duenez, Antonis Samaras Greziako lehen ministroa izango da Zipreko presidentearen ordezkaria, Nicos Christodoulides haren bozeramaileak jakitera eman duenez.
Anastasiadesek sudurreko hemorragia "oso gogorrak" jasan ditu gaur goizean, eta, medikuen aholkuei jarraituz, Bruselako ospitale batera eraman dute. Antza denez, litekeena da hemorragia hipertentsioak eragin izana.
Zipreko presidentea egonkor dago, eta 48 orduz zaintzapean izango dute.