Mundua -

Gerra krimenak

Heriotza-zigorra, Bangladeshko alderdi islamiar bateko buruari

Independentzia Gerran (1971) egindako krimenengatik epaitu dute Motiur Rahman Nizami: gizateriaren kontrako krimenak egotzi dizkiote.

Motiur Rahman Nizami. Argazkia: EFE
Motiur Rahman Nizami. Argazkia: EFE
Motiur Rahman Nizami. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motiur Rahman Nizami Bangladeshko alderdi islamiar nagusiko presidente eta ministro ohiari heriotza-zigorra ezarri diote, Independentzia Gerran (1971) egindako krimenengatik.

Jamaat-e-Islami (JI) alderdiko burua da Nizami, eta gerra garaian milizia paramilitar bat zuzendu zuen. Gizateriaren kontrako krimenak, torturak, bortxaketak eta hilketak egotzi dizkiote, The Daily Star hedabideak zabaldu duenaren arabera.

Jahangir Hussain epaileak irakurri du ebazpena Dhaka hiriburuko Auzitegian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea