Mundua -

Siria

Gutxienez 30 lagun hil dira Sirian, gas hobi baten kontrako erasoan

Siriako Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, jihadistak Al Shaergo gas hobia kontrolatzeko aurrerapausoak ematen ari dira.

Siria. Artxiboko irudia: EFE
Siria. Artxiboko irudia: EFE
Siria. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez, Siriako erregimenaren 30 soldadu hil dira asteazken honetan Estatu Islamikoak Homs probintziako Al Shaer gas hobiaren kontra egindako erasoan, Siriako Giza Eskubideen Behatokiak berri eman duenez.

Atzo, bi aldeen arteko enfrentamenduak berriz hasi ziren inguru horretan, eta jihadistak gas hobiaren kontrola hartzeko aurrerapausoak ematen ari direla nabarmendu du gobernuz kanpoko erakundeak. Herenegun, Al Shaergo hiru putzuren kontrola hartu zuen Estatu Islamikoak Siriako Giza Eskubideen Behatokiaren arabera.

Hala ere, Samer al Homsi oposizioko ekintzaileak EFE albiste agentziari adierazi dionez jihadistek petrolio eta gas putzu bana dute kontrolpean, eta erregimenak, berriz, Al Shaergo gas hobi baten kontrola dauka.

Al Homsik azaldu duenez, Siriako Gobernuko soldaduak Lead konpainiaren instalazioetan bilduta daude, errefortzuak iritsi zain, eta galdutako eremua errekuperatzeko saiakerari ekiteko.

Bestalde, iturri militarren arabera, Armadaren eta Estatu Islamikoaren arteko borroka gogorrak izaten ari dira Al Shaer mendiaren inguruetan. Aipaturiko iturriaren arabera, ehunka "terrorista" hil eta zauritu dira borroka horietan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Gerra Siria Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Siria