Mundua -
Erresuma Batuan
Valérie Trierweiler, lerroburuetara bueltatzeko prest
Trierweilerren xede nagusia Hollanderekin emandako urteei buruz idatzi berri duen liburua promozionatzea izango da.
Erredakzia
Valérie Trierweiler, urtarrilera arte Françoise Hollande Frantziako presidentearen emaztea izan zena, lerroburuetara bueltatzeko prest dago: Le Parisien egunkariak jakitera eman duenez, datorren astean BBC eta Times Erresuma Batuko hedabideek Trierweilerri egindako elkarrizketak aireratuko dituzte.
“Eliseoan ez dute ezer onik espero, Erresuma Batuko egunkariek oso gustuko dutelako politikarien bizitza pribatuaz hitz egitea, baita frantziarrei iseka egitea ere”, dio Le Parisien egunkariak gaurko edizioan.
Trierweilerren xede nagusia Hollanderekin emandako urteei buruz idatzi berri duen liburua promozionatzea izango da.
Haien arteko harremana urtarrilean amaitu zen, prentsak Hollanderen eta Julie Gayet aktorearen arteko erromantzea aireratu ondoren. Trierweilerrek 10.000 ale saldu ditu dagoeneko Erresuma Batuan (ez dago oraindik salgai) eta beste 600.000 Frantzian.
Atzo BBCren estudioetan izan zen Trierweiler, elkarrizketa bat grabatzen. Horrez gain, ‘The Andrew Marr Show’ saioko protagonista izango da igandean (BBC) eta Times egunariko portadan agertuko da larunbatean.