Mundua -

IMMIGRAZIOA AEB-N

Obamak immigrazio erreformari buruzko xehetasunak emango ditu gaur

AEBko presidenteak aurrera eramango du erreforma, Kongresuaren babesik izango ez badu ere.

Barack Obama. Artxiboko irudia: EFE
Barack Obama. Artxiboko irudia: EFE
Barack Obama. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBko presidenteak immigrazio erreformari buruzko xehetasunak emango ditu gaur Etxe Zurian egingo duen ekitaldian. Obamak erreforma aurrera eramango du errepublikanoen kontrolpean dagoen Kongresuaren babesik ez badu ere.

"Uste dut denok ados gaudela gure immigrazio sistema aldatzearekin, izan ere, gaur egun daukaguna pobretuta dago", adierazi du Obamak Etxe Zurian grabatutako eta Facebooken argitaratutako minutu bateko bideo batean.

Gaur, immigrazio erreformaren inguruko xehetasunak emango ditu, eta bihar Las Vegasera joango da, 2012an immigrazio sistemaren erreformaren printzipioak ezagutzera eman zituen tokira, hain zuzen ere.

Etxe Zuriaren egitasmoa ezagutzen duten iturriek AEBko hedabideei jakinarazi dietenez, Obamaren dekretuaren asmoa deportatzeko arriskuan dauden paperik gabeko 5 milioi herritarrei laguntza ematea da.

Gainera, mugako segurtasuna indartuko du, gaitasun handiak dituzten atzerriko langileen gaia jorratuko du eta adingabeak zirela AEBra iritsi ziren legez kanpoko etorkinei laguntza zabalduko die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barack Obama bideoak