Mundua -

Hauteskundeak

Tabare Vazquez izango da Uruguaiko presidente berria

Hamabi puntuko aldea atera dio Vazquezek Luis Lacalle zentro-eskuineko hautagaiari, hauteskundeetako bigarren itzulian.

Tabare Vazquez izango da Uruguaiko presidente berria

1:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tabare Vázquez koalizio sozialdemokratako hautagaia izango da Uruguaiko presidente berria. Mujika presidentearen ordezkoak martxoaren 1ean hartuko du kargua.

Hamabi puntuko aldea atera dio Vazquezek Luis Lacalle zentro-eskuineko hautagaiari, hauteskundeetako bigarren itzulian.

Mujikak aldaketa nabarmenak egin ditu Uruguain azken urteetan, oihartzun handia lortu duten marihuana ekoiztea eta salerostea baimentzea eta homosexualen arteko ezkontzak legeztatzea, esaterako. Luis Lacalle Pouk lege hauek baliogabetuko zituela agindu zuen.

Jendetza handia bildu da Montevideoko kaleetan bart, Tabare Vázquezen garaipena ospatzeko. Uruguain agintean dagoen koalizioko hautagaiak botoen % 52 lortu ditu igandean izan diren Presidentetzarako hauteskundeetan.

Aurretik ere izan da agintean, 2005tik 2010ra ere Uruguaiko presidente izan baitzen.

Uruguaiko presidente berriak elkarlanean aritzeko deia egin dio oposizioari, segurtasuna, osasun sistema eta hezkuntza hobetzeko.

Tabare Vázquez mediku onkologoa da, eta 74 urte ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea