Mundua -

Belgika

Belgikako Fabiola erregina hil da

Madrilen jaio zen, 1928ko ekainaren 11an, eta 1960an Belgikako Balduino erregearekin ezkondu zen.

Belgikako Fabiola erregina. 2011ko argazkia
Belgikako Fabiola erregina. 2011ko argazkia
Belgikako Fabiola erregina. 2011ko argazkia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Belgikako Fabiola erregina hil da ostiral honetan, herrialde horretako Errege Jauregiak ohar baten bidez jakitera eman duenez. 86 urte zituen eta azken hilabeteotan haren osasun egoerak nabarmendu egin du okerrera; udaz geroztik arnasa hartzeko makina baten laguntza behar izan du.

Fabiola Madrilen jaio zen, 1928ko ekainaren 11an. 1960ko abenduan Belgikako Balduino erregearekin ezkondu zen. Erregina bezala hainbat ekitaldi ofizial eta sozialetan hartu zuen parte eta, beste ekimen batzuen artean, Balduino Erregea Fundazioaren presidentzia hartu zuen 1993an, alargun geratu ostean.

Fons Pereos fundazioa ere sortu zuen, baina hainbat arazo eragin dizkio azken urteotan; izan ere, zergak ordaintzea ekiditeko asmoz sortu izana leporatu zioten. Kritika horien ondorioz, erakunde hori desegiteko aginduan eman zuen joan den urtarrilean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea