Itxi

2014/12/20

17:06

Mundua

Eraso zibernetikoa

Sonyren erasoa AEBrekin elkarlanean ikertzea exijitu du Ipar Koreak

Erredakzioa

‘’Estatu Batuek proposamena baztertzen badute ondorio larriei egin beharko diete aurre’’, adierazi du Ipar Koreako erregimenak.

1:12
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ipar Koreako erregimenak ukatu egin du larunbat honetan Sonyren kontrako eraso zibernetikoaren inguruan AEBk egindako akusazioak, eta eraso hori Estatu Batuekin batera elkarlanean ikertzea exijitu dute. Halaber, AEBri ohartarazi dio eskaintza baztertzen badu ondorioak ??larriak?? izango direla.

Ipar Koreako KCNA albiste agentzia estatalak zabaldu du mezua, ohar baten bidez, eta Atzerri Ministerioko iturri bat aipatu dute. Iturri horrek berretsi egin du Ipar Koreako erregimena ez dagoela erasoaren atzean. Hala, adierazi du frogatu dezaketela ez dutela zerikusirik erosoarekin, eta geratutakoa AEBrekin elkarlanean ikertzea eskatu dute.

Atzo bertan, Barack Obama AEBko presidenteak Pyongyangi leporatu zion ekintza, eta ??neurrian?? erantzungo dutela aurreratu zuen.

Horren aurrean, Ipar Koreak esan du Washingtonen akusazioak ??kalumniak?? direla, eta proposamena aintzat ez hartzeak ekarriko lituzkeen ondorioen inguruan ohartarazi du. ??Estatu Batuek proposamena baztertzen badute ondorio larriei egin beharko diete aurre??, adierazi du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;