Mundua -

Eraso zibernetikoa

Ipar Korea, AEBrekin 'gerra hasteko prest', Sonyren erasoagatik

“Erasorik gogorrena Etxe Zurira, Pentagonora eta AEBko eremu osora zuzenduko dugu”, adierazi du Kim Jong-un erregimeneko liderrak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sony Enterteimenten aurkako eraso zibernetikoaren harira egindako ?akusazioengatik? gerra hasteko prest dagoela ohartarazi dio Ipar Koreak AEBri.

?Armada eta Ipar Koreako herria prest daude AEBri aurre egiteko, edozein esparrutan, baita zibernetikoan ere?, adierazi du Kim Jong-un erregimeneko liderrak ohar batean.

?Erasorik gogorrena Etxe Zurira, Pentagonora eta AEBko eremu osora zuzenduko dugu?, adierazi du.

Bestalde, Ipar Koreako erregimenak ukatu egin ditu Sonyren kontrako eraso zibernetikoaren inguruan AEBk egindako akusazioak, eta eraso hori Estatu Batuekin batera elkarlanean ikertzea exijitu du.

Hala, adierazi du frogatu dezaketela ez dutela zerikusirik erasoarekin, eta geratutakoa AEBrekin elkarlanean ikertzea eskatu du.

Asteburu honetan bertan, Barack Obama AEBko presidenteak Pyongyangi leporatu zion ekintza, eta ??neurrian?? erantzungo dutela aurreratu zuen.

Horren aurrean, Ipar Koreak esan du Washingtonen akusazioak??kalumniak?? direla, eta proposamena aintzat ez hartzeak ekarriko lituzkeen ondorioen inguruan ohartarazi du. ??Estatu Batuek proposamena baztertzen badute ondorio larriei egin beharko diete aurre??, adierazi du.

AEBek Ipar Koreari ?neurriko erantzuna? emango diotela ziurtatu du gaur Barack Obama presidenteak; izan ere, Sony Pictures Entertainment (SPE) konpainiaren aurkako eraso zibernetikoaren ardura Pyongyangi egotzi dio FBIk.

Pelikula ?gerra ekintzatzat? jo zuen Pyongyangeko Gobernuak.

?AEBek Sonyren kontrako eraso piratari erantzuten ez badiote, ez die pelikulei soilik eragingo, ekonomia guztiari baizik?, ohartarazi du presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak Ipar Korea Albisteak