Mundua -
Mehatxuak
Arrakastatsua izan da 'The Interview' filmaren estreinaldia
Kim Jong-un Ipar Koreako liderraren hilketa irudikatzen duen pelikula horren ondorioz, gatazka diplomatiko handia piztu da Estatu Batuen eta Ipar Korearen artean.
Erredakzioa
Arrakastatsu estreinatu da AEBko 300 zinema aretotan ‘The Interview’ filma. Kim Jong-un Ipar Koreako liderraren hilketa irudikatzen duen pelikula horren ondorioz, gatazka diplomatiko handia piztu da Estatu Batuen eta Ipar Korearen artean.
Izan ere, Ipar Koreak ‘gerra ekintzatzat’ jo zuen pelikula horren estreinaldia, eta eraso zibernetikoa eragin zion Sony Entertaiment etxeari. Hasiera batean, Sonyk erabaki zuen pelikularen estreinaldia bertan behera uztea, baina, azkenean, zinema areto independenteetan estreinatzea erabaki dute.
Oraingoz, 300 aretotan bakarrik estreinatu dute, baina sarean eskegi dute dagoeneko.
Gabon gauean egin zuten aurreneko emanaldia eta dozenaka lagunek ilara luzeak egin zituzten pelikula ikusi ahal izateko.
Erasotzat hartu zuen Ipar Koreak, nahiz eta, Sony etxeak komedia zela argudiatu. Hainbat eraso jaso zituen Sonyk eta “bakearen zaindariak” izeneko talde batek ere mehatxuak egin zituen.