Mundua -

Aire-istripua

AirAsia hegazkinaren kutxa beltz bat aurkitu dute Javako itsasoan

Astelehen honetan saiatuko dira itsasotik ateratzen. Itsasora eroritako hegazkin horretan 162 bidaiari zeuden. Orain arte, 48 hilotz baino ez berreskuratu dituzte.

Hegazkinaren zati handiak berreskuratu dituzte azken egunetan. Argazkia: EFE
Hegazkinaren zati handiak berreskuratu dituzte azken egunetan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den abenduaren 28an desagertutako AirAsiako hegazkinaren kutxa beltz bat aurkitu dutela baieztatu dute Indonesiako agintariek. Hegazkinaren hainbat zatien artean dago kutxa beltza, ur azpian oraindik ere. Astelehen honetan saiatuko dira itsasotik ateratzen, Channel News Asia kateak zabaldu duenez.

Hegazkinaren fuselajearen zati handienen bila egon dira gaur Indonesiako erreskate-taldeak. Hegazkina abenduaren 28an desagertu zen, 162 bidaiari zeramala. Litekeena da fuselajearen zati handi horretan hilotz gehienak harrapatuta egotea.

Ezbeharra jazo zenetik bi aste igaro dira. Javako itsasoan zabaldutako ontziak itsas-zorua miatzen ari dira sonar batez baliatuta. Gutxienez identifikatu gabeko sei zati metaliko handi aurkitu dituzte. Eguraldi-baldintzak eta itsas-korronteek erreskate lanak zaildu dituzte, eta horiek hobera egin bezain laster, urperkariak haren bila joango dira.

Itsasora eroritako hegazkin horretan 162 bidaiari zeuden. Orain arte, 48 hilotz baino ez berreskuratu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hegazkin istripuak