Mundua -
Proxenetismoa
Fiskaltzak Dominique Strauss-Kahnen absoluzioa eskatu du
"Zigor kodearekin egiten dugu lan, ez kode moralarekin", adierazi du Fevrek auzitegian.
Erredakzioa
Frantziako Fiskaltzak Dominique Strauss-Kahn Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendari ohiaren absoluzioa eskatu du, proxenetismoagatik bere kontra eta beste 13 pertsonaren kontra Lilleko Auzitegian egiten ari diren epaiketan.
Frederic Fevre Lilleko fiskalaren arabera, informazio judizialak eta auzi saioek ez dute frogatu NDFren arduradun ohiak inputatzen dioten delitua egin duenik.
"Zigor kodearekin egiten dugu lan, ez kode moralarekin", adierazi du Fevrek auzitegian. Hala ere, harrituta geratu omen da auzipetuek "emakumeekiko zuten begirune falta" dela eta, baina prozesuak lagun talde baten praktikak utzi omen ditu agerian, ez "mafia sarea".
14 auzipetuei Belgikan, Parisen, Washingtonen eta New Yorken prostitutekin dozenatik gora orgia antolatzea leporatzen diete, eta festa horietarako egoitza gisa Lilleko Carlton Hotela erabiltzen omen zuten, 2007 eta 2011 artean, Strauss-Kahn ministro sozialista ohia oraindik NDFren presidente zenean.