Mundua -

Suitza

Suitzako Fiskaltzak HSBC bankuaren Genevako egoitza miatu du

Halaber, Suitzako Fiskaltzak ikerketa kriminala abiatu du bankuak diru zuriketa egin ote duen ikertzeko.

HSBC bankua. Artxiboko irudia: EFE
HSBC bankua. Artxiboko irudia: EFE
HSBC bankua. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AURRERAPENA

Genevako (Suitza) Fiskaltzak HSBC bankuaren Genevako egoitza miatu du gaur goizean eta, gainera, ikerketa kriminala abiatu du bankuan diru zuriketa egin ote duen ikertzeko.

"Bankuaren instalazioetan miaketa bat egiten ari dira, Olivier Jornot fiskal nagusiak eta Yves Bertossa fiskalak zuzenduta", adieazi du Genevako fiskalak ohar batean.

Europako banku handiena denak (HSBC) barkamena eskatu zien asteburuan bezeroei eta inbertsoreei, haren Suitzako filialak ustez egin zituen praktikak tarteko. Izan ere, bankuari bezeroei horien betebehar fiskalak saihesten laguntzea leporatu diote.

Ikerketek, printzipioz, Suitzako bankuari eragiten diote soilik. Suitzako Fiskaltzak azaldu

Suitzako Fiskaltzak azaldu duenez, ikerketak Suitzako bankuari eragiten dio oraingoz, baina litekeena da partikularrei ere zabaltzea. HSBC bankuan Genevan duen bozeramaileak, berriz, ez du iruzkinik egin nahi izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suitza