Mundua -
Hondoratzea
Gutxienez 48 lagun hil dira Bangladeshen, ferry bat hondoratuta
Iturri ofizialek baieztatu dutenez, 30 eta 35 pertsona bitartean erreskatatu dituzte.
Erredakzioa
Gutxienez 48 pertsona hil dira Bangladeshen, Padma ibaian ferry bat hondoratuta, Bangladesh Independent egunkariak berri eman duenez.
Oraingoz, iturri ofizialek 30 hildako baieztatu dituzte. Halaber, 30 eta 35 lagun artean erreskatatzea lortu dute.
Ezbeharra gertatu den unean, 200 lagun inguru zihoazen ontzi barruan.
Antza denez, istripua izan duen ferryak zamaontzi baten kontra talka egin du eta, horren ondorioz, lehena hondoratu egin da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea