Mundua -

Erresuma Batua

Jimmy Savilek abusuak egin zizkien 63 gaixori ospitale batean

Gaur kaleratu den txosten independente baten arabera, BBCko aurkezle ezagunak ospitale batean egindako sexu gehiegikerien salaketa bakar bat ere ez zen igorra poliziara.

Jimmy Savile. EFE.
Jimmy Savile. EFE.
Jimmy Savilek 63 gaixo bortxatu zituen ospitale batean

1:28

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jimmy Savile BBCko aurkezle  ohi ezagunak eta hainbat hamarkadetan Erresuma Batuko telebistako izar nagusienetakoa izandakoak 63 pertsona baino gehiagori sexu gehiegikeriak egin zizkien Ingalaterrako ospitale batean, 70ko eta 80eko hamarkadetan. Sasoi hartan hainbat salaketa jarri ziren arren, poliziari ez zioten horietako bakar bat ere helarazi. Ospitalera nahi zuenean sartzeko baimena zuen Savilek, eta bertan ingresatuta zeuden 5 eta 75 urte arteko 63 gaixori egin zizkien sexu gehiegikeriak.

Gaur kaleratutako txosten independente batean jasotzen denez, Savileren portaera "jakinekoa" zen, baina horren berri ez emateko "ezkutuko interesak" zeuden. 2011n hil zen BBCko aurkezlea. Duela bi urte Poliziak egindako ikerketa baten arabera, Savile "sexu gaizkilea" zen. Ehunka laguni egin zikion sexu abusuak. Ia hiru hamarkadaz BBCko aurkezle izarra izan zen, eta hainbat erakunderekin elkarlanean, behartsuenei zuzendutako gizarte lanak egin zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea