Mundua -

Atxiloketa

Bi atxilotu, Nemtsov errusiarraren hilketarekin lotuta

Ipar Kaukasoko bi herritar dira, Anzor Gubasgev eta Zaur Dadaev, eta hilketaren susmagarri gisa atxilotu dituzte.

Boris Nemtsov. Argazkia: Efe
Boris Nemtsov.
Boris Nemtsov. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiako Segurtasun Zerbitzu Federalak (FSB) iragarri du Boris Nemtsov oposizioko kidearen hilketaren bi susmagarri atxilotu dituela. Nemtsov otsailaren 27an hil zuten, tirokatuta, Kremlinaren inguruan.

"Krimenaren susmagarriak diren bi pertsona atxilotu ditugu. Anzor Gubashev eta Zaur Dadaev dira", adierazi dio Alexandr Bortnikov FSBren buruak Errusiako telebista publikoari.

Bortnikovek azaldu du Ipar Kaukasokoak direla bi atxilotuak, eta dagoeneko eman diola informazio guztiaren berri Vladimir Putin presidenteari.

Interfax albiste-agentziak aipatutako beste iturri batzuen arabera, hiltzaileek ihes egiteko erabili zuten autoan aurkitutako arrastoak izan dira susmagarriak aurkitzeko froga baliagarrienak, eta horrekin batera, segurtasun kamerek grabatutako irudiekin egindako erretratu robotak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusia berriak