Mundua -

Errusia

Nemtsoven hilketan parte hartu izana aitortu du atxilotuetako batek

Guztira, bost pertsona atxilotu dituzte Boris Nemtsov Errusiako oposizioko buruzagiaren hilketarekin zerikusia dutelakoan.

Poliziak beste bi pertsona atxilotu ditu Boris Nemtsoven hilketarekin zerikusia dutelakoan. EFE
Poliziak beste bi pertsona atxilotu ditu Boris Nemtsoven hilketarekin zerikusia dutelakoan. EFE
Poliziak beste bi pertsona atxilotu ditu Boris Nemtsoven hilketarekin zerikusia dutelakoan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Boris Nemtsov Errusiako oposiziok buruzagi ezagunenetako baten hilketarekin zerikusia dutelakoan atxilotuetako bost lagunetatik batek hilketan parte hartu izana aitortu du. Bien bitartean, gainerako lau atxilotuek errugabeak direla adierazi dute.

"Zaur Dadaeven hilketak parte hartu zuela aitortu du. Dadaeven erruduntasuna baieztatuta dago, haren aitortzaz gain, hainbat froga daudelako", adierazi du Natalia Mushnikova kasuko epaileak Basmanni hiri errusiarrera egin duen bisitan. Epaileak espetxealdi prebentiboa ezarri dio Dadaevi.

Kasua ikertzen ari diren instruktoreek kargu formalak aurkeztu dituzte Anzor Gubasheven kontra, hilketa egotzita. Azken horrek epailearen aurrean egin duen deklarazioan, baina, hilketan parte hartzea ukatu du. "Gubashevek hilketan parte hartu zuela frogatzeko nahikoa froga daude", gaineratu du epaileak.

Bestalde, epaileak behin-behinean espetxera bidali ditu Shaguid Gubashev (Gubasheven anaia gazteena), Ramzat Bajaev eta Tamerlan Eskerjanov gainerako hiru atxilotuak, ihes egiteko, frogak suntsitzeko edota lekukoei presioa egiteko arriskua dagoelakoan.

Bozeramaile judizial baten arabera, azken hiru horiek, oraingoz, "susmagarriak" dira. Epailearen aurrean egin zuten deklarazioan beren errugabetasuna aldarrikatu zuten. Dena den, horiek kasuarekin lotzeko frogak dituztela baieztatu dute ikertzaileek.

Errusiako segurtasun indarrak beste susmagarri bat atxilotzen saiatu dira gaur Txetxeniako Grozni hirian, baina atxilotua izan aurretik bere buruaz beste egin du.

Ikertzaileen arabera, Nemtsov enkarguz hil zuten horretarako kontratatutako gaizkile batzuek.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusia albisteak