Mundua -
Iruzkina
Grezia eta EB, aurrez aurre
Eurotaldeak bilera du gaur Greziari dirua eman edo doikuntza fiskalerako plana eskatu behar dion erabakitzeko.
Jesus Torquemada
Greziako gobernuaren eta Europar Batasunaren arteko aurrez-aurrezkoak jarraitzen du. Eurotaldeak gaur bilera egitekoa du, oraindik ere irtenbidea ez duen auzia aztertzeko: Greziak behar duen dirua berehala ematen ote dioten; edota, dirua banatu aurretik, Greziak doikuntza fiskalerako plan sinesgarria aurkeztu behar ote duen.
Zazpi puntuko plana aurkeztu dute greziarrek zerga berriei esker diru gehiago jaso asmoz baina, neurri horiek ez dute ziurtatzen diru-bilketa handituko denik, eta gainera, ondorioak ikusteko denbora beharko da. Beste aldean, Greziako gobernuak, larrialdi-neurriak indarrean jarri nahi ditu eta horrek, ezinbestean, gastu kopurua handiko du. Eta jakina, hori egin ahal izateko, Europar Batasunak hitzeman dion diru-kopurutik zati bat berehala behar du. Varufakis ministroaren ahotan, oharra egin du Greziako gobernuak: hauteskunde aurreratuak edota erreferenduma antolatu dezakeela esan du. Egia esan, Greziako gobernuak ez du hauteskunde aurrerapenik behar, gehiengo absolutua duelako eta herritarren babesa erabatekoa delako. Eta erreferenduma arriskutsua izan ohi da, Grezia Eurogunetik ateratzea ekarri dezakeelako eta hain zuzen hori da guztiek, Grezia barruko eta kanpokoek ere, galarazi nahi dutena.