Mundua -
5. mailako ekaitza
Larrialdi-egoera Vanuatun, 'Pam' zikloiak eragindako kalteengatik
Baldwin Lonsdale herrialdeko presidenteak ziurtatu egin du biztanleen gehiengoa etxerik gabe geratu dela. Gainera, ‘Pam’ek eraikin, ospitale eta eskola gehienak suntsitu ditu.
Erredakzioa
Vanuatuko Gobernuak larrialdi-egoera ezarri du ?Pam? zikloia igaro ondoren, eta erreskate taldeak herrialde txiki honetan sakabanatutako herri kaltetuetara sartzen saiatuko dira gaur, igandea.
5. mailako ekaitz horrek (Saffir-Simpson neurriko altuena) zortzi lagun hil ditu orain arte, baina espero dute 40 hildako baino gehiago, milaka kaltedun eta kalte handiak izatea espero dute. Gainera, Port Vila hiriburuko etxebizitzen % 80k kalte handiak izan dituzte.
Ralph Regenvanu lurralde ministroaren esanetan, larrialdi-egoera Shefa probintzian ezarri dute (Port Vila bertan dago), baina uste dute egoera bestelako eremuetara ere zabalduko dela, kalteen neurria ezagutzen denean.
?Ezin gara herrialdeko gainerako hiri eta herriekin harremanetan jarri. Beste lekuetan kalteak zenbaterainokoak diren zehaztu ahala, litekeena da larrialdi-egoera ere ezartzea?, esan du Regenvanuk ABC Australiako telebistan.
10.000 bat lagunek etxebizitza galdu dute Port Vilan eta, baieztatu gabeko zenbait informazioren arabera, 44 pertsona hil dira iparreko uharteetan, baina gizaldeko erakundeek gehiago izan litezkeela uste dute.
Gehienak, etxe gabe
Baldwin Lonsdale herrialdeko presidenteak ziurtatu egin du biztanleen gehiengoa etxerik gabe geratu dela.
Lonsdale Japonian zegoen zikloia igaro zenean eta, orain, laguntza eskatu dio nazioarteari herrialdeak duen krisiari aurre egiteko.
Presidentearen hitzetan, ?Pam?ek eraikin, ospitale eta eskola gehienak suntsitu ditu.
Erreskate-operazio handia
Erreskate-taldeek operazio handia abiatu dute Vanuatun, 'Pam' tifoiaren ondorioz Pazifikoko uharte horietan izandako kaltedun kopuru handiari lagundu ahal izateko. Gutxienez sei lagun hil dira, eta milaka errefuxiatu daude. Vanuaturekiko komunikazioak etenda daude.
Igande honetan Nazio Batuen Erakundeko hainbat adituk osatutako talde bat iritsiko da bertara, eta zikloiak eragindako kalteen inguruan hasierako txostena egingo du. 'Pam' tifoia 5. mailakoa izan da, eta 300 km/h-ko haize-ufadek eskualde osoak suntsitu dituzte.
Iturri ofizialek jakinarazi dutenez, Port Vila hiriburuko aireportuak itxita jarraitzen du, baina litekeena da datozen orduetan irekitzea giza-laguntza daraman hegazkinak hartzeko.
Zikloiaren ondorioz, milaka lagunek etxea galdu dute, eta hainbat zentroetara ebakuatu behar izan dituzte. Hurbileko irletan uholdeak izatearen beldur dira agintariak.
Aterperen eta janarien beharra
Hondamendi Nazionalak Kudeatzeko Bulegoko zuzendari Paolo Malatuk azaldu duenez, "aterpeak, janaria eta garbitzeko paketeak dira lehentasunak".
Orain arte sei hildako baieztatu dituzte, baina litekeena da hildako kopuruak gora egitea, erreskate-operazioak aurrera egin ahala,