Mundua -

Presidentea hautatzeko eguna

Berriz ekin diete hauteskundeei Nigerian, atzoko arazoen ondoren

Hainbat barrutitan atzeratu behar izan zuten bozketa, hautesleak identifikatzeko arazoak izan direlako. Gainera, 13 lagun hil ziren hainbat atentatutan.

Hainbat barrutitan bertan behera geratu dira bozketak. Argazkia: EFE
Hainbat barrutitan bertan behera geratu dira bozketak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteslekuak zabaldu dituzte beste behin Nigerian, presidentea aukeratzeko bozketekin jarraitzeko, atzo sistema elektroniko berriak arazoak eragin eta atzeratzera behartu eta gero.

"300 bat hauteslekuri eragin die atzerapenak, 150.000tik", esan du Kayode Idowu Hauteskunde Batzorde Nazional Independenteko bozeramaleak.

Gainera, gutxienez 13 lagun hil ziren larunbatean Nigeriako hauteskundeetan hainbat gizon armadunek eragindako erasoetan, BBC telebista-kateak jakinarazi zuenez.

"Arazoa handia izan denez, bozketaren oinarriak aldatu ditugu. Beraz, hautesleak identifikatzeko arazoak izan barrutietan bozketak bertan behera utzi ditugu, 2010eko hauteskunde-araudiari erreparatuta. Bihar (gaur) berriro abiaraziko ditugu, behin prestaketa guztiak eginda", azaldu zuten agintariek.

Herrialdeko presidentea aukeratuko dute nigeriarrek. 1999. urtean demokrazia ezarri zutenetik, hauteskunde lehiatuenak izango dira. Goodluck Jonathan egungo presidenteak bigarren agintaldia bilatuko du, eta Muhamadu Buhari gobernari militarrari egin beharko dio aurre. Gainera, Boko Haram talde islamista ere atze-oihal gisa egongo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea