Mundua -

Tunisia

Milaka lagun, terrorismoaren aurka Tunisian egin den manifestazioan

Bestalde, atzo Parisek jakinarazi egin zuen zauritutako beste biktima ba hil dela; hori dela eta, 22 dira guztira Bardoaren Museoaren kontrako atentatuan hildakoak.

Tunisiako presidentea, biktimen aldeko lore eskaintzan. Irudia: EFE
Tunisiako presidentea, biktimen aldeko lore eskaintzan. Irudia: EFE
Bardo museoko atentatua antolatu zuen terrorista hil dute

1:18

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

25.000 lagun inguruk parte hartu dute, terrorismoaren kontra, Tunisen egin den manifestazioan, martxoaren 18an Bardoaren Museoaren kontra egindako atentatua (22 hildako) dela eta. Halaber, nazioarteko hainbat agintarik ere parte hartu dute.

Bardo Museoa dagoen Martxoak 20 etorbidean jendez bete da "Tunisia terrorismoaren kontra" lelopean egin den manifestazioan parte hartzeko. Bardo Museoaren kontrako erasoan 22 pertsona hil ziren, hain zuzen ere. Manifestazioa eguerdian atera da, baina, aurretik ekitaldi politikoa egin dute Tunisiako Parlamentuan.

Tunisiako herritarrez eta agintariez gain, herrialdera bisitatzera joandako atzerritarrek ere martxarekin bat egin dute. Bertako hedabideek berri eman dutenez, segurtasun neurri zorrotzak zeuden ibilbide osoan eta poliziak manifestariak arakatu ditu.

Manifestazioan, hainbat agintarik parte hartu dute, besteak beste: Mahmud Abbas Palestinako presidenteak; Bronislaw Komorowskiacto Poloniako presidenteak, Matteo Renzi Italiako lehen ministroak, François Holnde Frantziako presidenteak. Espainiak Jose Manuel Garcia-Margallo Kanpo Arazoetarako eta Kooperazio ministroa bidali du ordezkari gisa.

Bestalde, Tunisiako beste hainbat buruzagi politikok ere parte hartu dute manifestazioan; hala nola, Rachid Ghanuch Ennahda alderdiko kideak eta Imed Daimi CPR alderdiko idazkari nagusiak.

Dagoeneko 22 dira hildakoak

Atzo, larunbata, Frantziako Presidentetzak jakinarazi egin zuen beste hiritar frantziar bat hil zela, Dupeu abizenekoa, museoaren kontrako atentatuan izandako zauriengatik. Hori dela eta, hildakoen kopurua 22ra igo da, horietako bi espainiarrak.

"Errepublikako presidenteak dolumina adierazi nahi du Dupeu anderearen heriotzagatik, martxoaren 18an Bardoaren Museoaren kontrako atentatu terroristan larri zauritua izan eta gero", Eliseoak ohar baten bidez esan duenez.

Tunezeko atentatuaren ustezko burua hil dute operazio antiterrorista batean

Ustez, Tunezeko Bardo Museoaren kontrako erasoa antolatu zuen pertsona hil dute larunbat gauean egindako operazio antiterrorista batean, Habib Essid Tunezeko presidenteak berri eman duenez. Tunezeko atentatuaren ondorioz, 22 pertsona hil ziren; izan ere, atzo Parisek jakinarazi zuen erasoan zaurituetako bat hil egin zela.

Tunezeko Guardia Nazionaleko indar bereziek larunbat gauean abiatu zuten operazioa Sidi Aichen, Kef probintzian, eta bertan bederatzi miliziano hil zituzten; tartean, Bardo Museroaren kontrako erasoaren buru jotzen duten Abu Sajer aljeriarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Atentatuak albisteak