Mundua -

Tunez

Tunisiako atentatuaren burua hil dute operazio antiterrorista batean

Logman Abu Sajer Bardo museoaren kontrako erasoaren ustezko antolatzailea hil dute herrialdearen hegoaldean egindako segurtasun operazio batean.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustez, Tunisiako Bardo Museoaren kontrako erasoa antolatu zuen pertsona hil dute larunbat gauean egindako operazio antiterrorista batean, Habib Essid Tunisiako presidenteak berri eman duenez. Tunisiako atentatuaren ondorioz, 22 pertsona hil ziren; izan ere, atzo Parisek jakinarazi zuen erasoan zaurituetako bat hil egin zela.

Loqman Abú Sajer, Katiba Okba Ibn Naafa erakunde jihadistako burua Gafsa eskualdean egindako "segurtasun operazioan" hil da, TAP Tunisiako albiste agentziak zabaldutako presidentearen oharraren arabera.

Abu Sajer aljeriarra Magrebeko Al-Qaidako kide izan zen eta handik ihes egin ondoren Tunisia eta Aljeria arteko mugako lurraldean finkatu zen.

Tunisiako Guardia Nazionaleko indar bereziek larunbat gauean abiatu zuten operazioa Sidi Aichen, Kef probintzian, eta bertan bederatzi miliziano hil ziren; tartean, Abu Sajer eta Naceur Atrim aljeriarrak.

Aipaturiko operazio antiterrorista Barne Ministerioaren inteligentzia zerbitzuek egindako ikerketen emaitza izan da; izan ere, Yebel Salumetik ihes egin ondoren terroristak Sidi Aichera mugitu zirela jakin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea