Mundua -

Segurtasun Agentzia Nazionala

Pertsona bat hil dute NSAren egoitzaren aurrean izandako tiroketan

Gainera, beste bi lagun zauritu dituzte tiroketan. Bi pertsona baimenik gabe 4 x 4 ibilgailu batekin Fort Meade (Maryland) base militarrean sartzen saiatu dira.

Hildako bat AEBetako Segurtasun Agentzian izandako tiroketa batean

0:27

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez pertsona bat hil eta beste bi zauritu dituzte Fort Meade (Maryland) base militarraren sarreran gertatutako tiroketa batean, NBC 4 telebistak igorritako informazio ofizialaren arabera. Segurtasun Agentzia Nazionalak (NSA) egoitza Fort Meaden du.

Goizeko lehen orduan bi pertsona NSAko espioitza elektronikoaren egoitzan sartzen saiatu dira 4 x 4 ibilgailu batean. Hildakoa erasotzaileetako bat da.

Nahiz eta ikerketek jarraitu eta sekretismoak NSA nahasi, eraso terroristaren hipotesia baztertu dute. Hala ere, gertakariaren zergatia ez dute oraindik zehaztu.

Fort Meade base militarreko bozeramaile batek jakitera eman duenez, NSAko sarbideak zaintzen dituen Poliziak ibilgailuaren aurka tiro egin du, sarrerako kontrola baimenik gabe gainditzen saiatu delako.

Istilua sortu duen pertsonetako bat hil dute poliziek eta bestea zauriturik Baltimoreko ospitalera eraman behar izan dute. Gainera, polizia batek besoan min hartu du erasotzaileen ibilgailuaren aurka talka egin dutenean.

NBC 4 telebista lokalaren arabera, erasotzaileak emakumez mozorroturik zihoazen eta ibilgailuaren barruan su-arma bat eta kokaina topatu dituzte.

Fort Meadeko base militarrak inteligentzia instalazio ugari hartzen ditu, hala nola, NSAren eraikuntza nagusia. 11.000 soldaduk eta 29.000 langile zibilek lan egiten dute bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak