Mundua -

Beijing

30 taxi gidari ospitaleratu dituzte protesta gisa pozoituta

Poliziak korderik gabe topatu ditu lurrean etzanda. Inguruan, antza, pozoia zuten botilak ere bazeuden; horietako batzuk, hutsik.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

30 bat taxi gidari ospitaleratu behar izan dituzte gaur, larunbata, agintariek Beijingo etorbide nagusienetako batean lurrean botata topatu ondoren, pozoia janda, protesta gisa.

Gidariak Heliongijang iparreko probintziatik abiatu dira hiriburura eta, bertan, pozoia hartu omen dute, Udaltzaingoak ohar baten bidez zabaldu duenez.

Gainera, bertoko hedabideen arabera, taxi gidariek Beijingera joatea erabaki dute, euren enpresak ibilgailuen kontratua berritzeko moduagatik protesta egiteko.

Hala, gidariek Wangfujingen egin dute protesta, Txinako hiriburuko luxuzko gunerik nagusienetakoa, Tiananmengo plazatik gertu.

Poliziak korderik gabe topatu ditu lurrean etzanda; inguruan, antza pozoia zuten botilak ere zeuden, horietako batzuk hutsik.

Agintarien hitzetan, protestariak egonkor daude eta zenbait talde bidali dute Heliongjiangera, gertatutakoa ikertzeko.

Sare sozialetan dabiltzan argazkien arabera, taxi gidari talde bat ageri da lurrean etzanda, Poliziaren furgoneta bat eta jendetza, ikusmin.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Txina bideoak