Mundua -

Kuba

Fidel Castro jendaurrean berragertu da, 14 hilabeteren ondoren

Kubako presidente ohiak Habanako eskola batera bisita egin du eta bertan Venezuelako ordezkaritza batekin egin du topo.

Fidel Castro. Argazkia: EFE
Fidel Castro. Argazkia: EFE
Fidel Castrok agerraldi publikoa egin du 14 hilabeteren ostean

0:34

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fidel Castro Kubako presidente ohiak Habanako eskola batera bisita egin zuen astelehenean eta bertan Venezuelako ordezkaritza batekin topo egin zuen, Kubako hedabide ofizialek jakitera eman dutenez. Asteleheneko bisita 14 hilabetean egin duen lehen agerraldi publikoa izan da.

Vilma Espin izeneko eskola da astelehenean bisitatu zuena, hain zuzen ere, Fidel Castroren ekimenez eraiki zena eta 2013an Castro berak inauguratu zuena. Bisita horrek berehalako oihartzuna izan zuen sare sozialetan eta nazioarteko hainbat hedabidek ere horren berri eman zuten, baina gaur arte ez dute berria baieztatu Kubako hedabide ofizialek. Gaur bisita horren argazkiak argitaratu dituzte.

Irudietan ibilgailu batean eserita eta leihotik Venezuelatik Kubara joandako ordezkariak agurtzen ikus daiteke Fidel Castro.

Fidel Castro (88 urte) 2014ko urtarrilean agertu zen azkenekoz jendaurrean, hain zuzen ere, Alexis Leyva "Kcho" margolariaren arte estudio baten inaugurazio ekitaldira joan zenean.

Otsailean Castroren argazki batzuk argitaratu zituen Kubako hedabide ofizialak, haren osasun egoerari buruzko espekulazioak baretzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Fidel Castro