Mundua -
Baldintzapeko askatasuna eman diote AEBn Carrascosa espainiarrari
Maria Jose Carrascosari 14 urteko espetxealdia ezarri zioten aginteari men ez egiteagatik eta bahiketa egotzita, senar ohiarekin auzitan zegoela, alaba Espainiara eraman baitzuen.
AEBko auzitegi batek baldintzapeko askatasuna eman dio Maria Jose Carrascosa espainiar herritarrari, iturri ofizialek jakitera eman dutenez. Carrascosa 2006tik New Jerseyko kartzelan batean zegoen, alabaren zaintzarekin lotutako auzi batengatik espetxe-zigorra betetzen.
Izan ere, 2006. urtean Carrascosa atxilotu zuten, aginteari men ez egiteagatik eta bahiketa egotzita, Peter Innes senar ohiarekin auzitan zegoela, Victoria alaba Espainiara eraman baitzuen.
Valentziako auzitegi batek alabaren zaintza eman zion Carrascosari 2005eko uztailean, baina urtebete geroago AEBra itzuli zen, eta 2006ko azaroaren 21ean bertan atxilotu zuten.
2009ko abenduan izandako epaiketan 14 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten. Hainbat alditan baldintzapeko askatasuna eskatua zuen, eta azkenean eman diote.
New Jersey estatuko Hackensack hirian bete du zigorra, Bergen konderriko presodengian, hain zuzen ere.