Mundua -

Pakistan

Giza eskubideen aldeko ekintzaile garrantzitsu bat tirokatu dute

Etxera zihoala, Sabeen Mahmud tiroz hil egin dute. The Second Floor erreferentziazko kultura-gunearen zuzendaria eta sortzailea zen.

Pakistanen giza-eskubideen alde lan egiten zuen Sabeen Mahmud ekintzailea tiroz hil dute. EFE
Pakistanen giza-eskubideen alde lan egiten zuen Sabeen Mahmud ekintzailea tiroz hil dute. EFE
Pakistanen giza-eskubideen alde lan egiten zuen Sabeen Mahmud ekintzailea tiroz hil dute. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pakistanen giza eskubideen alde lan egiten zuen Sabeen Mahmud ekintzailea tiroz hil dute bart Karatxi hirian, Pakistango hegoaldean. Etxera zihoala, motorzale batzuek tirokatu dute, Poliziak jakinarazi duenez.

"Hainbat motorzalek eraso egin diote", azaldu du Tariq Dharejo Karatxiko hegoaldeko superintendenteak, "Mahmudek laupabost tiro jaso ditu, eta bertan hil da. Hiltzera joan ziren, eta bere bizitza pertsonala aztertzen ari gara". Dharejok jakinarazi duenez, Mahmuden ama ere zauritu dute, baina "egonkor dago".

Mahmud The Second Floor erreferentziazko kultura-gunearen zuzendaria eta sortzailea zen, eta ospe handia zuen Pakistan osoan.

Poliziak azaldu duenez, Balutxistango independentziari buruzko mintegi batetik atera eta etxera zihoala hil dute ekintzailea. Semaforo batean eraso diote motorzaleek.

Pakistango Giza Eskubideen Batzordea izeneko gobernuz kanpoko erakundearen presidenteak, Zohra Yusufek, tragikotzat jo du jazoera.

"Emakume gaztea eta etorkizun handikoa zen. Giza eskubideekiko konprometituta dauden pertsonak jomugan hartzea, eta Gobernuak horiek babesteko gai ez izatea oso tragikoa da", gaineratu du Yusufek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Giza eskubideak Asia azken ordukoa Erailketak albisteak Gobernuz kanpoko erakundeen albisteak Pakistango Islamiar Errepublika albisteak