Mundua -

Ozeania

6,7 eta 7,1 graduko bi lurrikarek Papua Ginea Berria astindu dute

Bi lurrikarek tsunami alerta sortu dute, baina berehala bertan behera geratu da, Tsunamien Zaintzarako Pazifikoko Zentroak jakitera eman duenez.

Papua Ginea Berriko egoera sismikoaren grafikoa. Argazkia: EFE
Papua Ginea Berriko egoera sismikoaren grafikoa. Argazkia: EFE
Papua Ginea Berriko egoera sismikoaren grafikoa. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

6,7 graduko lurrikara batek eta 7,1 graduko beste batek Papua Ginea Berria astindu dute, AEBetako Geologia Zerbitzuak jakinarazi duenez.

Bi lurrikaren epizentroa Rabauletik 128 kilometrora antzeman dute, 61 kilometroko sakoneran.

Rabaul hiria New Britain Island uhartearen ekialdean dago, Tavurvur sumendiaren babesean. Erupzio batek Rabaul suntsitu zuen 1994an. Ostegunean 6,9 graduko beste lurrikara batek zonaldea astindu zuen.

Momentuz biktimen eta kalte materialen berririk ez dago. Bi lurrikarek tsunami alerta sortu dute, baina berehala bertan behera geratu da, Tsunamien Zaintzarako Pazifikoko Zentroak jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea