Mundua -

Irlanda

IRAren buruzagi ohi bat hil dute tirokatuta Belfasten

Gerard Davison hainbat lekukoren aurrean hil dute, Ipar Irlandako hiriburuaren hegoaldean.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gerard Davison Irlandako Armada Errepublikanoko (IRA) buruzagi ohia tirokatuta hil dute gaur goizean Belfasten, Sinn Fein erakunde paramilitarraren beso politikoak jakitera eman duenez.

Welsh kalean izan da hilketa, Ipar Irlandako hiriburuko hegoaldean, 08:15 aldera, bertako Poliziak azaldu duenez.

Belfast Telegraph egunkariaren arabera, Davisonen hilketa hainbat lekukok ikusi dute, tartean adingabeek, eta norbaitek "aita! Aita!" egin omen du oihu.

IRAren buruzagi ohia gizarte langilea zen Belfast hegoaldeko komunitate katolikoan, militante errepublikano ohiek gatazka armatua amaitu ostean egin ohi dituzten lanetan.

IRAren buruzagi izan zen azken urteetan, Gerard "Jock" Davisonek Sinn Feinen bakerako estrategiarekin bat egin zuen, eta prozesuak Ostiral Santuko akordioaren sinadura ekarri zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea