Mundua -

Hauteskundeak Erresuma Batuan

Dimisioa aurkeztuko du Milibandek, BBCren arabera

Iturriek diotenez, hartua du jada erabakia eta alderdikeei horren berri eman die. Emaitza “etsigarria eta zaila” izan dela onartu du laboristen liderrak.

Ed Miliband laboristen liderra. Argazkia: EFE
Ed Miliband EFE
Ed Miliband laboristen liderra. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ed Miliband Alderdi Laboristako liderrak dimisioa aurkeztuko du gaur, hauteskundeetan lortutako emaitza txarrak eta gero. Erresuma Batuan ostegun honetan egin diren hauteskundeetan David Cameron izan da garaile.

Alderdiaren iturriak aipatuz BBCk aurreratu duenez, hartua du jada erabakia eta alderdikeei horren berri eman die. Dimisioaren ondorioz, aldaketa prozesu berri bat jarriko da abian Alderdi Laboristaren baitan, hamar urtean hirugarrena. 2007an Tony Blairrek Gordon Browni lekukoa utzi zion. Gordon Brownek, ordea, azken 80 urtean izandako emaitza kaxkarrenak izan zituen eta kargua utzi zuen.

Milibandek ez du datuak hobetzerik lortu, eta Brownek baino diputatu kopurua txikiagoa lortu du (235).

Hauteskunde gauaren ondoren, emaitza “etsigarria eta zaila” izan dela onartu du laboristen liderrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erresuma Batua