Mundua -

70. urteurrena

Desfile handiarekin nazien gaineko garaipena ospatu dute Errusian

Hildakoen omenez, minutu bateko isilunea egin dute aurreneko aldiz. Frantziak, AEBk eta Erresuma Batuak borrokaldi hartan egindako ekarpena eskertu du Putinek.

Desfile militar handia egin dute gaur Moskun. Argazkia: EFE
Moskuko martxan ez da mendebaldeko agintaririk izan

1:32

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bigarren Mundu Gerraren amaieran izandako nazien gaineko garaipena ospatzeko Garaipenaren Eguna egin dute gaur Errusian eta, horren harira, desfile militar handia egin dute Moskun.

Milaka herritar izan dira bertan, nazioarteko 20 bat ordezkari barne, tartean, Txinako presidentea, Indiako presidente Pranab Mukherjee, edo Ban Ki Moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia.

Hala ere, gaurko ekitaldiak gabezi nabarmenak izango ditu, izan ere, nazioarteko estatuburu gehienek Errusian izateari uko egin diote, Ukrainako gatazkan Errusiak hartutako jarreragatik haren desadostasuna erakusteko asmoz. Dena dela, herrialde horiek ordezkaritza diplomatikoa bidali dute.

GARAIPENAREN EGUNA DIA DE LA VICTORIA II MUNDU GERRAREN AMAIERAREN URTEURRENA ERRUSIA EFE

'Hitlerren abentura'

Bestalde, Vladimir Putin Errusiako presidenteak eskerrak eman dizkie Frantziari, Erresuma Batuari eta AEBri, II. Mundu Gerraren garaipenean laguntzeagatik. Gatazkaren amaieraren 70. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi prestatu dituzte gaurko Moskun, eta horren hasieran, hitzaldia eskaini du Putinek.

"Gure gurasoek eta aitona-amonek nazismoa garaitzea lortu zutelako harro gaude", esan du Putinek. "Hitlerren abentura nazioarte osoarentzat irakasgai ikaragarria izan zen", gaineratu du gonbidatuen eta gerra-beteranoen aurrean.

Geroago, minutu bateko isilunea egin dute Plaza Gorrian Bigarren Mundu Gerran hildakoen omenez.

Erakustaldi militarra

Sobiet Batasuna desegin zenetik Errusian egindako desfile militar handiena izan da gaurkoa. Hori dela eta, Errusiak duen botere militarraren erakustaldia izan da. Guztira, 16.500 soldaduk, 200 ibilgailuk eta 140 helikpterok eta hegazkinek parte hartu dute.

Bigarren Mundu Gerraren hildako kopururik handiena jasan zuen Errusiak, izan ere, gatazka hartan 24 milioi errusiar hil ziren, biztanleriaren % 14, hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusia argazkiak