Mundua -

Eguneko lerroburuak

Maiatzaren 14ko albisteak

Ostegunari ekin baino lehen ezagutu beharreko bost albisteak.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiak 1.549 errefuxiatu hartu beharko ditu 2015etik 2016ra

Dagoeneko Europar Batasunean dauden eta asiloa eskatzen duten errefuxiatuak artatzeko, kuoten sistema proposatu du asteazken honetan Europako Batzordeak. Hain zuzen, errefuxiatuak estatuen artean banatzeko aldi baterako kuoten sistema bat izan dute aztergai. Horrez gain, 20.000 errefuxiatu hartzeko mekanismoa proposatu dute, immigrazioari aurre egiteko estrategia berriaren baitan. Hala, Espainiako Estatuak beste herrialde batzuetako 1.549 errefuxiatu hartu beharko ditu 2015etik 2016ra, EBk guztira babestu beharko dituen 20.000 horietatik.

 

Fernandez Diaz: 'Guardia Zibilak ez du inoiz alde egingo Euskaditik'

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroaren arabera, "Guardia Zibilak ez du inoiz alde egingo Euskaditik". Gasteizen, Sansomendiko kuartelean egin duten ekitaldian egin ditu adierazpenok. Espainiako Erregina ere bertan izan da, eta Espainiako bandera eman die Sansomendiko guardia zibilei, egiten duten lanaren aitortza modura. "Guardia Zibila EAEko hiru lurraldeetara iritsi zela 171 urte bete dira gaur. Garai gogorrak bizi izan dituen arren, Guardia Zibilak beti eutsi die Espainiarekiko printzipioei. Ez du hemendik inoiz alde egingo, ziur", esan du Fernandez Diazek.

 

Alfonso Carlosena, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore berria

Alfonso Carlosena Seinalearen Teoria eta Komunikazioak arloko katedraduna izango da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektore berria, Jorge Nieto Ekonomia katedradunari gailenduta; izan ere, botoen % 70 eskuratu ditu. Carlosenak alde handiarekin irabazi du unibertsitateko sektore guztietan, nahiz eta ikasleen artean aldea txikiagoa izan den: 647-622. Guztira, 9.700 pertsona zeuden hauteskundeetan parte hartzera deituta.

carlosena nup hauteskundeak errektorea

carlosena nup hauteskundeak errektorea

 

Palestina estatu gisa aintzatetsi du Vatikanoak

?Palestinako Estatuarekin? akordio batera heldu dela iragarri du gaur Vatikanoak. Ekialde Hurbileko ?bi estatuen? konponbideari babesa eman dio horrela Egoitza Santuak. Akordioak Palestina ?independentea? onartzeko balio dezakeela esan du Vatikanoak. Vatikanoaren eta Palestinaren arteko akordioa sinatzeak dakarren aintzatespena eskertu du Palestina Askatzeko Erakundeak. Israelek, ostera, kritikatu egin du akordioa, eta bakea lortzeko bidean ez duela lagunduko gaineratu du.

 

Aitor Mazori omenaldia

Gaur agurtuko dute Aitor Mazo aktore eta zuzendari bilbotarra, Bilboko Arriaga Antzokiak hartuko duen ekitaldi batean. 22:00etatik aurrera izango da omenaldia. Aitor Mazo joan den ostegunean hil zen, Txurdinaga auzoko bere etxean, 53 urte zituela.

MAM-eko argazkia: aitor-mazo_

MAM-eko argazkia: aitor-mazo_

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak