Mundua -
Immigrazioaren tragedia
100 etorkin zeramatzan ontzi bat atoian eraman du Thailandiako Marinak
Etorkin horiek Indonesiara eramango dituzte. 6.000 lagunetik gora jitoan daude Asiako hego-ekialdeko uretan, noiz erreskatatuko zain.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
100 bat etorkin zeramatzan ontzi bat atoian eramaten hasi du Thailandiako itsas-armadak. Ontzi horrek hondoa jota zuen Andamaneko uharteetan, Thailandiako hegoaldean.
Etorkin horretaz gain, beste 6.000 lagun inguru jitoan daude Asiako hego-ekialdeko uretan eta, Nazio Batuek eskatuta, inguruko eskualdeek erreskate koordinatua noiz abiatuko zain daude.
Myanmarretik eta Bangladeshetik etorritako lagunen aurkako operazioa abiatu zuen Thailandia eta, horren ondorioz, trafikatzaileek itsas-bideak aldatu dituzte, eta milaka etorkin jitoan utzi dituzte Andamaneko kostaldeetan, tartean, Myanmarretik ihes egindako Rohingya musulmanak.
6.000 lagun jitoan daude
Bestalde, Thailandiak eta Malaysiak presioa egin diote Myanmarri, Asiako hego-ekialdeko uretan dagoen krisi humanitarioari irtenbidea bila diezaioten.
Najib Razak Malaysiako lehen ministroak eskualdeko akordio baten alde egin du, eta "erantzun positiboa" eskatu dio Myanmarri.
Nazio Batuen Erakundearen arabera, 6.000 pertsona inguru jitoan daude Bengalako lurmuturrean, Thailandian, Malaysian edo Indonesian noiz lehorreratuko zain. Horietako asko rohingyak dira, Myanmarreko gutxiengo musulmanak, alegia, eta bertako agintariek ez diete herritartasuna aitortzen.