Mundua -

Immigrazioa

Itsasoan jitoan dauden 450 etorkin hartzea onartu du Thailandiak

Hala ere, beste 6.000 lagun inguru jitoan daude Asiako hego-ekialdeko uretan, Thailandian, Malaysian edo Indonesian lehorreratzeko zain.

Ontziak nortasun agiririk ez duten 450 etorkin inguru daramatza. Argazkia: EFE
Ontziak nortasun agiririk ez duten 450 etorkin inguru daramatza. Argazkia: EFE
Ontziak nortasun agiririk ez duten 450 etorkin inguru daramatza. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken egunotan Thailandiako eta Malaysiako uretan jitoan dagoen ontzi bat hartzeko prest azaldu da Thailandia, Thailandiako Marinak adierazi duenez. Ontzi horrek nortasun agiririk ez duten 450 etorkin inguru daramatza.

Wirapong Nakprasit Thailandiako Marinako agintari batek azaldu duenez, hiru alditan janaria eta ura eman dizkiete, baina etorkinek Malaysiari edo Indonesiara joateko asmoa erakutsi dute.

"Atzo motorra konpondu genien, eta Indonesiara heltzeko ur eta janari nahiko eman genizkien", azaldu du militar horrek.

Etorkinak dakartzaten itsasontzirik ez duela onartuko berretsi du Thailandialk, baina arrazoi humanitariengatik arriskuan egonez gero, etorkin horiek hartzeko Marinak kontingentzia-plana duela esan du Wirapongek.

Ontzian 150 gizonezko, 200 emakumezko eta 100 haur daude, eta atzo bertan Malaysiako agintariek horiek hartzeari uko egin zioten. Hori dela eta, Thailandiako uretara jo zuen orduan ontziak. Une honetan ontzia nazioarteko uretan dagoela uste dute Thailandiako agintariek.

6.000 lagun jitoan daude

Nazio Batuen Erakundearen arabera, 6.000 pertsona inguru jitoan daude Bengalako lurmuturrean, Thailandian, Malaysian edo Indonesian noiz lehorreratuko zain. Horietako asko rohingyak dira, Myanmarreko gutxiengo musulmanak, alegia, eta bertako agintariek ez diete herritartasuna aitortzen.

Horren harira, Thailandiak eta Malaysiak presioa egin diote Myanmarri, Asiako hego-ekialdeko uretan dagoen krisi humanitarioari irtenbidea bila diezaioten.

ACNURren arabera, 25.000 lagun irten dira Bangladeshetik eta Myanmarretik 2015eko lehenengo hiruhilekoan, kopuru bikoitza iazkoarekin alderatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken berriak Migrazioaren albisteak Albisteak Indonesia Errefuxiatuak azken ordukoa Giza eskubideak gaur Asia azken ordukoa Thailandia albisteak