Mundua -
Hondamendi naturala
40 hildako baino gehiago Kolonbian, luizi baten ondorioz
Herri bat zapaldu du lurrak, eta gasik eta urik gabe utzi du. 27 zauritu ere izan dira.
agentziak | erredakzioa
Gutxienez 40 pertsona hil dira eta desagertuak ere badaude luizi baten ondorioz Salgarren, Antioquia Kolonbiako ipar-mendebaldeko departamenduan, iturri ofizial batek baieztatu duenez.
Lurrak herria zabaldu du, eta gasik eta urik gabe utzi du. 27 zauritu ere izan dira, eta hainbat ospitaletan ingresatu behar izan dituzte, larritasunaren arabera.
"Gauean eta goizaldean botatako euriteek eragin dute luizia, eta lurrak etxebizitzak, zubiak eta familiak eraman ditu aurretik", adierazi dute Kolonbiako agintariek.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea