Mundua -

AEBn

John Nash Ekonomiako Nobel sariduna auto-istripuz hil da

86 urteko matematikaria eta emaztea hil egin dira biak zeramatzan taxiak eta beste ibilgailu batek elkar jo ondoren.

John Nash matematikaria hil da, 86 urte zituela. Argazkia: EFE
John Nash matematikaria hil da, 86 urte zituela. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

John Nash matematikaria hil da larunbat honetan, emaztearekin batera, biak zeramatzan taxiak beste auto baten aurka talka egin ostean, tokiko komunikabideek jakinarazi dutenez. Nashen bizitzan oinarritu ziren A Beautiful Mind pelikula ospetsua egiteko.

Taxiaren gidariak autoaren kontrola galdu du beste kotxe bat gainditzen saiatu denean, eta, talkaren ondorioz, Nash (86 urte) eta Alicia emaztea (82) hil egin dira. Dirudienez, bikoteak ez zeukan autoaren gerrikoa jarrita, eta kolpea jaso dutenean, airean atera dira biak taxitik kanpo.

Gidaria, berriz, burdin artetik erreskatatu behar izan dute, eta Robert Woodeko ospitalera eraman dute. Hala ere, ez ditu zauri larririk.

Eskarmentu handiko gizona

Matematikariak Ekonomiako Nobel saria jaso zuen 'Jokoen Teoria'gatik, eta bere ibilbidean eta eskizofreniaren aurkako borrokan oinarritu ziren A Beautiful Mind pelikula egiteko. Russel Crowe izan zuen protagonista, eta 2002. urtean lau Oscar irabazi zituen.

Nashek Princentoneko Unibertitsatean eta MITen lan egin zuen, eta Nobel saria eskuratu zuen bere teoria matematiko iraultzaileengatik.

Gaztea zela, buruko arazoak izan zituen, eta hainbat polemikatan nahasita egon zen; besteak beste, antisemita izatea egotzi zioten. Emaztearekin batera, buruko gaitzen gainean sentsibilizazio-kanpainak egin ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Nobel sariak