Mundua -
Maiduguri
Hainbat hildako meskita baten kontrako atentatu batean, Nigerian
Armadak Boko Harami egotzi dio erasoa eta, bere esanetan, goizean milizianoek beste atentatu bat egin dute eta 11 pertsona hil dira.
Agentziak | Erredakzioa
Gutxienez hamar pertsona hil dira Maiduguri (Bornoko hiriburua) Nigeriako hiriaren meskitaren kontra egindako atentatu batean. Gainera, larunbat honetan bertan Boko Haram hiria hartzen saiatu da.
"Boko Harameko kide suizida batek, litekeena da izatea, merkatu ondoko meskitan sartu omen da lehertarazteko" soinean zeraman bonba, Armadatik zabaldu dutenez.
Larunbatean ere, gutxienez 11 lagun hil dira ustez Boko Haramek hiri horren aurka egindako atentatu batean.
"Boko Haramek jaurtitako bonba batek etxe bat jo du Bulumkutu inguruan eta bost pertsona hil ditu. Gure mutilek, gainera, sei gorpu jaso dituzte hainbat lekutetatik", esan du Mohammed Bunu Maiduguriko milizia bateko arduradunak, Reuterseko kazetarien aurrean.
Gainera, miliziano islamistek bonbak eta armak erabili dituzte goizean egindako eraso batean.